XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. URAREN INSPEKTOREA

Igarkizuna:

Tantaka dagoen txorrota batek kafe-ontzi bat 10 minututan betetzen badu, zenbat ur galduko du urtebetean?

a) Edalontzi bete ur; b) Bainontzi bat; c) 52 bainontzi.

Gaztetxo guztiei deika! Gaztetxo guztiei deika!

Erne egon etxean izan ditzakezuen izkutuko ur iragazketekin!

Hauek dira gogokoen dituzten izkutalekuak: hormen atzean, txorrotak, komunetan eta kanpoan ere bai, mangeren puntetan.

Uraren inspektore gisa izango duzun lana ur-galerak aurkitzea izango da eta konpontzen laguntzea!

Ziur aski badakizu...

- Galera txiki batek ur asko gal dezake.

Adibidez kafeontzi bat 10 minutan beteko duenak 11.350 litro gastatuko ditu urtean.

- Zenbat ur den hori?

65 edalontzi ur hartu beharko zenituzke egunero urtebetez kantitate horretara ailegatzeko.

- Europako komunetako % 20k ura galtzen du momentu honetan...

Eta gehienetan jabeak ez dira konturatzen.

(Erantzuna C. Nahikoa 52 bainontzi betetzeko... astebeteko bana urtebetez).